XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LARRUKIAK

Animalien larrua gizakiak milaka urtetan zehar eta zereginik anitzenetarako erabili izan du; nola ondutakoa hala zurratua, ileduna nahiz ilerik gabea. Historiaurretik erabili izan du gizakiak hotzaz babesteko jantzi gisa. Gaur egun ere ikus daitezke oraindik Pirinioetako artzain, abeltzain eta egurketariak akerraren azalarekin egindako bizkarlarruak jantzita.

Badira oraindik lanean darraiten larrukiaren inguruko artisauak, hala nola zurratzaile, larrukigile, uhalgile, botagile, eskularrugile eta pilotagileak, baina lehenek batez ere larrukiaren industria indartsu eta dinamikoari aurre egin behar diote eta oso zaila gertatzen zaie lehia horri eustea, beraz, lanbide horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude, gure lurraldean behintzat.